Euskerako Ipuina

Abril 22, 2009 at 7:20 pm (Uncategorized)

Bazen behin arraintxo bat Baxter deitzen zena. Nahiko txikia zen eta horixek gaizki sentitzerazten zion. Bere ingurukoak arrain madoak zirela ikusten zuenez gero, jeloskor jarri zen. Gainera, batzutan beste itsas-animaliek berataz egiten zuten barre.

 

Orduz geroztik, hainbat teknika aproba egin zituen bere tamaina aldarazteko; vitaminak erosi zituen, buztana luzatzeko teknika berri bat… baina dena alferrik izan zen. Betiko itxura berdina izaten jarraitzen zuen.

 

Egun batean, geure arrainak etxera zihoan arrain-sarda batzuek bera zirikatzen hasi zirenean:

-Nora zoaz, arraintxo txito txiki hori? –esan zion batek.

- Ziurdenik muskuilu baten barruan izkutatzera, ahin hutsala denez! –erantzun zuen beste batek.

Orduan, haiekin zihoaten beste arrainekin batera hasi ziren barrezka. Baxterrek, guztiz lotsatuta eta minduta etxerako bidea hartu zuen berriro ere.

Bat-batean, lurzorua mugitzen hasi zen eta ustegabeko arrain-sare bat harrapatu egin zituen arrain baltsa osaten zuten arrain guztiak. Sarea oso hari sendoarekin egina zegoen, oso zulo txikiakin; eta arrainek ez zuten ihes egiteko irtenbiderik.

Arrainak ohiuak entzun zituen eta buelta eman zen. Egoera ikusi zuenean, haiengana gerturatu zen eta esan zien:

-Ni, nahiz eta txikia izan, zulo hauetatik ihes egin ahal izango nuke; zeuek, berriz, ez. Orain joan beharra daukat; baina, gogoratu ezaue hau: Hobe da txaparra izatea, gizon baten sabelean amaitu baino.

Horrela bueltatu zen Baxterrek etxera, pozaren-pozez.

 

Eta zeuek ere gogora ezazue hau: Hobe da txikia, itsusia, motela… izatea eta pozik bizitzea; perfektua izatea eta besteekin ezin moldatzea baino.

Permalink Dejar un comentario